Emeterio Arrese
ZARA
Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
Liburu gehiago eskuratzeko:
http://armiarma.com/liburu-e
Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913
http://klasikoak.armiarma.com/
Egileari buruzko informazioa:
http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00305.htm
IRU EGINTZ ETA AZKEN-ZATI BATEAN
ANTZERKI AU MOKOROA'TAR
EDUARDO JAUNAK ERESALDU ZUAN,
TA ZATI BATZUEK ABESTU ZITUAN
TOLOSA-KO ABESLARI-TALDEAK 1913-AN EGIN
ZIRAN EUSKAL-JAYETAN.
IRUDIGILLEAK
ZARA: (zoratzallea)
MUSKIÑ: (sorgiña)
BORDA-TXURI: (Itur-en semea)
TXONDAR: (Lelo-n aidea)
ERKO: (aztarnaria)
ITUR: (Koblakari-zarra)
LELO: (gudarien buruzaria)
GOITI: (bigalkiña)
TOTA: (Lelo-n emaztegaya)
SUDUN: (batzaldiko zarrena)
SORGIÑ-TALDEA.
AIZKOLARIK.
GUDARIK.
AURRENENGO EGINTZA
Iruditegiak. Aurkeztatzen du Ameron-go sorgiñaren bizi-lekua. Gaua da.
Lenengo irudia
ZARA (ezker aldetik)
Gabak artu nau bere mendean,
aserre dago zeruba,
biyurri dabil turmoien zale
tximist izuen keñuba.
Ordu txarrean egokitu zait
oziñ-aundiko putzuba;
ez ote da emen bordik?..., ara or
norbaiten bizi-lekuba.
Bigarren irudia
Zara ta muskiñ
MUSKIÑ (atadian azalduaz):
Atoz, ezagutzen det
daukazun ikara,
nora zoaz ain arrats
illunean, Zara?
ZARA (arriturik):
Nundik, nola dakizu
nere izena'n berri?
MUSKIÑ:
Etzait munduan ezer
eskutatzen neri.
ZARA:
Nor zera?
MUSKIÑ:
Ez bildurtu,
zaude, zaude lasai,
Ameron-go Muskiñ-ek
etzaitu galdu nai.
Gaiztoen lagun eta
ongilleen etsai
nere sorgintasunaz
jar ziñeke alai.
ZARA:
Zorigaitz edo onean,
o Muskiñ astiya,
zure bordan ekatzu
atseden aldiya!
MUSKIÑ:
Atoz, geitu baño len
daukazun larriya
ZARA (sartuaz):
Nere larritastma
ez da beste gauzik
gudara joan arteko
arazoa baizik.
Bigar dijoa Lelo,
urrun dago emendik,
eta garaiz beregan
iritxi nai det nik.
MUSKIÑ:
Lelo, Lelo, on-eginzale,
Lelo nik niadarikatu,
aren ordez Tota-n jabe
laister izango zera zu,
laister, Zara, nere bidez,
iñor ez bezin doatsu.
ZARA:
Tot'ederraren jabe ni
zalla da bein izatea.
MUSKIÑ:
Maita dezazu ta sarri
izango zera maitea.
ZARA:
Esango nuke amets on bat
egiten ari naizela
MUSKIÑ:
Ez, ez; iduripen gabe
jardun nik esan bezela.
Orain... artu ezazu, tori
indar gozo-dun mixtela.
ZARA:
Edari onen doaya
sorginkeri leunean
ixuri bedi, o Muskiñ!
nere kolko gogorrean.
(Edan ondorean loak artzen du, ta bitarte ontan entzuten da sorgiñ-otsa).
SORGIÑ-TALDEA (barrendik):
Ja, ja ja, ja,
ju, ju, ju, ju!
Andre Muskiñ, andre Muskiñ,
askai zoroen erregiñ!
Entzun, entzun gau-algara
zer alai oziñik-oziñ,
gure lagun illun-narra
t'ekaitza berare sorgiñ.
Gaur degun festa-billera
arrats obegoan eziñ;
goazen egan, goazen ariñ,
Uju, iji, ju,
ja, ja, ja, ja!
Andre Muskiñ, andre Muskiñ
askai zoroen erregiñ!
(Oiek kantari ari diran bitartean, Muskiñ-ek egiten ditu bere sorginkerik, noizik-bein garr-aldi batzuek sorta eraziaz ontzi zar batetik).
ZARA (esnatuaz):
Zer oyu dira, zer talde bizi
naspilkor oiek aidean?
MUSKIÑ:
Gauen alabak zure gidari
goiz'argitu bitartean.
ZARA:
Eskertu nai det eman dirazun
itxaropen doatsua.
Zure bitartez eroso eta
pozkidaturik nijoa.
MUSKIÑ:
Garai onean arkitu dezu
bizi naizen ingurua,
zu bezelako igeslari bat
ez dabil emen galdua.
(Biak):
ZARA:
Kezka larrien asnas estuba
arindu zait bat-batean,
ez det ikusten eriotzaren
itzalik orain aurrean,
Tota bakarrik, Tota-n oroitza
daukat irudimenean.
Banijoake Muskiñ astiya,
t'arengan alboratzean
ziñismen dena ipiñiko det
zure sorgintasunean.
MUSKIÑ:
Gorozmendiko mugatik aruntz
Erniyorako bidean
jarrai ziñezke, irten soseguz
zedorrek nai dezunean.
Aisa, txit errez igoko zera
aldapik aundiyenean,
amaitu dira lengo nekeak,
zoaz oinkid'ariñean.
Zoazkit, eta ziñismen dena
iduki nere esanean!
BIGARREN EGINTZA
Iruditegiya: arizti bat. Urrutinean ernio-mendi.
Lenengo irudia
(Azaltzen dira eskuitik Borda-txuri t'aizkolarik. Arratsaldea da).
BORDA-TXURI:
Eguzkiaren arratsaldeko
errañu-sort epeiduak
gorde baño len ikutzen ditu
Erniyoren aitz-buruak.
Ta isil-aldiya nola datorren
berekin otoitz-orduak
isildu dira mendirik-mendi
ernai zetozen oyuak.
TXONDAR:
Basotik ere otoitz
antzera lañoa
illun aurrean goronz
banatzen dijoa.
BORDA-TXURI:
Bai, gure lurra egonik umant
illezkorrez ain betea
leitsu bizi da euzkotar aien
gogo aditz-emallea.
Ara min, ara nola dijoan
laño-bilgumen ezea;
ori da lengo gudari zarren
asnas lurrintsu maitea.
BIYAK:
Gai eder dezun kemea,
sasoizko laguntzallea,
zure giroaz orniturikan
gure biotz barrunbea
euzkal-mendien egaletatik
zeruraño igo zaitea!
AIZKOLARIK:
Zantso txar batez nastu nai emen
obietako pakea;
Pister ikaraz Erromatarrak
entzungo dute gurea!
BORDA-TXURI:
Gudazaleen griña berriro
orroka dabil an bean,
eziñ aspertu beñere gudaz,
eziñ bere itxumenean.
Ergal arroak,
gero malkoak
zer dira oien artean
baldin pakezko lore malatsa
negar egin ondorean
iñoiz ernetzen ezpazaiote
biotzaren barrenean?
TXONDAR:
Itur-en seme ona
Borda-txuri
Jainkoak erakitu
goitizlari.
BORDA-TXURI:
Berak almen-doaya
emanaz ugari
egin zaituzte arrotz
aien bildurgarri.
Pakean, paketsuak,
gudan gudalari,
zuek ain zangar eta
Itur koblakari.
AIZKOLARIK:
Jayotzez datorkio
ludi ontan noski
dezagokion era
gauza bakoitzari:
azkonarra nar eta
miruba egalari
aitortu bear gaya
berez dubenari.
Bereztasun au iñork
ezin kendu guri;
euskaldunak euskaldun
len, orain ta beti.
Bigarren irudia
Lengoak eta Zara
ZARA (guztiz nekatua):
Onuntz-bideko maldari gallen
emanik al bezin azkar
sorterritasun leyalak zuen
artera gogotsu nakar.
TXONDAR:
Zorionean!
ZARA:
Bart jakin nuen
nola berriz Erromatar
gaizkille oiek nai duten gure
lurra billuztu su ta gar.
AIZKOLARIK:
Asmo likitsa; ez egundaño
bizirik gauden artean,
etsaien mende gelditu baño
ill obe da gurutzean!
ZARA (maltzur):
Orixe bera gogoraturik
onera netorrenian
asnas'artzeko betarik gabe
ibilli naiz gau guzian.
TXONDAR:
Aldezu armik?
ZARA (erakutsiaz):
Ara konkordun
aritz-makilla nik emen,
Leitzalarreko baso beltzean
aukeraz ebaki nuen.
TXONDAR:
Egoki zatoz.
AIZKOLARIK:
Irmu ta jator.
ZARA:
Eraso nai det lenbailen,
Zer gai arrotzek izan lezake
makill onek ainbat almen?
Irugarren irudia
Lengoak eta Erko
ERKO (Zara-ri):
Errai beltz dezun inpernutarra
nola zerade onuntz bildu;
nola zure gaiñ ez dira, Zara,
tontor guziyak amildu?
TXONDAR (arriturik):
Zer entzuten det?
ERKO:
Gizon au, Txondar,
Lauburu-pean ez artu,
onen eskuak Mutilleder-en
odolez dira gorritu.
ZARA (larriro):
Aldendu zaite!
ERKO:
Alperrik zabiltz
eskutatzeko asmoan;
naiz ori gerta ez legoke bein
pakerik zure kolkoan.
TXONDAR:
Lelo-k zer egin agindu arte
t'ez dedin igesi joan
legautsari au sar dezazue
beeko azari-zuloan.
(Eramaten dute aizkolarien tartean t'oyekin batez joango da Erko).
Laugarren irudia
GAU-OTOITZA
(Barrendik. Gero ta bertarago entzungo balitz bezela).
Sasoi da eta urbil gaitean
otoitz-mendira
guraso zarren obi dontsuak
dauden tokira,
oiek illargi bete-beteaz
argitu dira
t'ari begira
bigal ditzagun eresi denak
zeru garbira.
(Azaltzen dira Lelo, Itur eta gudarik. Itur igotzen da aritz-ondoko arkaitz gañera illargia goratzen ari dan batez).
ITUR (illargia-ri begira):
Ongi etorri gabiro ederren
koroi zeran illargia,
agur zaitugu Jaungoikoaren
zeruko mandataria!
Iraupen luzez erakutsirik
musu borobill aundia
zelai, baso ta mendietara
betor, betor zure argia!
Guri begira pozkidaz Aitor
ber-bera dagon auskia,
agertz alai ta betea dezun
illargi zoragarria...
eman deiguzu, eman deiguzu
garaimenaren saria!
GUDARI-TALDEA (illargiari):
Jaun-Egilleak bigaldu zaitu
guregan, auski zintzoa,
errañu leunaz adiaztera
albiste goienekoa.
Ongi etorri, eman deiguzu
bigar garaimen osoa!
ITUR:
Doatsua milla bider
goiturik biotz t'adia
paketasuna kantatzen
ari dan koblakaria;
bañan aitu da lurrean
pakezko egoitz-aldia,
ez du gizon berekoyak
maite nai aren zoria.
Aritzaren kerizpean
jayo geran euskaldunak,
lanbide onetik datorren
bizitza gura degunak,
zalazten gaitu berriro
arrotzen likistasunak;
berriro zantsoka datoz
urrun-tar kopet-illunak.
O, Lelo! zure dearrak
adierazo du agitz
ta euskaldun jator guzien
irrintzik oyarka dabiltz.
Gelditu bedi Octaviano
lotsetan bigarren aldiz;
Aitor-ek bere laguntza
eman derizula berriz.
(Lelo-k makurtzen du burua, aizkora daukan besoa luzatuaz).
LELO:
Ez naiz, ez, odol ixuri zale,
ez nago griñaz jantzia,
eripetzen det barren-barrendik
gizonen zitalkeria.
Ta ni bezela berez izanik
euskaldun nekazaria
suarki baña miñez du beti
entzun guda-karrasia.
GUDARI-SAILL BATEK:
Guk nai ez arren etsai dollorrak
ontara beartzen gaitu,
pizti-tzar ori gizalegean
ezin beñere jarraitu.
LELO:
Anaitasunez elkarri lagun
egitea beste asmorik
ez dun emengo baserritarrak,
aldakar iñoren gaitzik?
Zertako datoz ixkanbill garrats
oriek Tiber-aldetik;
arrano beltza zertako dabill
neke gaiztoau alperrik,
ezpadu iñolaz egingo gure
arkaitz burutan kabirik?
BESTE GUDARI-SALLA:
Gizonentzat gai osagarria
lurrak eman nai ugari,
gizonak berriz lurran gañean
jazarka buru-belarri.
Euskalduari
bere muga utzi,
Jaunak eman zion
lur au sorterri.
LELO:
Baserrietan gelditzen dira
zuen emazte txintxoak
guk baño leno zantsoen otsa
nabaitu zuen gajoak;
baserrietan ume ta zarrak,
bakardadean basoak,
mendiyak mutu, txondar denak soill
t'izerdi gabe soroak.
Egun txintaren garayaz bigar
bagoaz denok urruti
t'ordu artean lotara zoazte,
atseden on bat iduki.
Maitagarri-ren ego bigunak
zuen betazal gaiñ aurki
jausiko dira. Gabon, gabon!
DENAK:
Gabon, gabon! Gau eder ontan
Maitagarri
ametsen jabe
izan bedi.
Bigar Basojaun
ta gaur ori
guretzat dira
laguntzari
Gabon, gabon,
loa betor
osagarri!
IRUGARREN EGINTZA
Iruditegiak aurkeztatzen du arkaitz zulo aundi bat.
Lenengo irudia
(Agertzen da Zara baxter batean exerita eskuaz kopetari eusten diola. Entzuten da gudara dijoazen jazarlarien kantua).
GUDARI BATZUEK (barrendik):
Utzirik emen euskal-menditan
onez arki zan pakea
bagoaz beera
urrun aldera
gudari-talde gaztea
Agur Erniyo! luzetzi gabe
gure zai egon zaitea,
laister gera emen
goiturik gallen
jeistera goazen bidea.
O, sorterriya! ez dezu izango
itxogiñ-aldi luzea!
BESTE GUDARIK:
Bitarte ontan emakumeak
jardun bitez aurrairi lo
egiñ-erazten bular sendoaz
aur oiek ase ta gero.
Ala berian
txabol zarrian
aiton sorra lasai bego;
mendi-mutillak ernai goaz ta
gure buruzari, Lelo,
Lelo, Lelo, Lelo,
zure diñ'ez
ogei mill'arrano.
Etsai zitala: askoz obe dek
onuntz inguratu baño
ekarri dekan bidea berriz
alik laisterren igaro!
Abil, abill!, ire zankotan
indarrik baldin badago
soiñ-burni oiek erantzi eta
itzul ari, Octaviano.
LELO:
Atxur ta layen ordez arturik
kirten sendodun aizkora
Erromatarrak purrukatzeko
iritxi zaigu denbora.
Ekaitz guzien indartasunez
besoak astinduz gora
txistuka ziur aizkoren ertzak
bijoaz aien lepora.
DENAK:
Omen, omen! gure omengarri
izan bedi
isuriko dan odola! (Ixiltzen dira)
ZARA (jeikiaz):
Nere ustean obe biarrez
gorde-lekura netorren,
t'esango nuke alegiñ ontan
alperrik ote nabillen.
Zori makurra sayatutzia
igeska bat nor beraren,
eriotzaren itzala beti
erailleak bere ondoren.
Ez det ziñisten (baiez aundian)
ez det ziñisten,
sorgiñak ala esan arren,
agindutako sari on ura
arki nezakenik emen!...
Ordu latz izugarriak,
egun illunak
ipintzen dizkit aurrean
ekorkizunak.
Gezurrezko itzak ziran bart
Muskiñ-i entzunak,
madarikatu nau bere
sorgintasunak!
Bildur naiz Tota-n jabe
egin bearrean
amilduko ote naizen
betiko illunpean.
Lozorroaz bezela
neri gaur gaubean
ager zaizkit oroitzak
irudimenean.
Zoazte itzuri,
ez gaur ibilli
nere gogoan!
Zoazte laister edo eriotza
betor beingoan!
Leiza-zulotik amildu eta
naigo det gero an
illotzik arki
t'ez orla bizi
zorigaiztoan
egun eta gau nere animako
leiza-zuloan.
Bigarren irudia
Zara ta Goiti
GOITI:
Biotz on baten leyaltasuna
adizkigarri
zenbateraño iritxi leiken
iñork ez daki.
Mutilleder-en agintzaz da bat
onuntz etorri
jakiñaztera barkatu egin
dizula zuri.
ZARA (alaituaz):
Aldi gaiztoen orduak beraz
amaitu dira?
GOITI:
Irten ziñezke noiznai emendik
zabaldegira.
ZARA:
Noan, noan gau illun ontatik
egun berrira,
urdintasunez jazten ari dan
marboill aundira.
Errai beltz oiek utzi ta noan,
noan argira!
Irugarren irudia
(Lengo zapi-laburra (telón corto) igo ta azaltzen da Totan bizitza. Tota lo dago. Alboratzen zaio andre Muskiñ ixil-ixillik, ta aren bekokian ziñu batzuk egiñik eskutatzen da algara izugarriaz).
TOTA (amets gaizto batetik esnatuko balitz bezela):
Nor zan, nork egin du
lengo algara?
O, zer dakust? (Zara ikusirik)
Zara, Zara!
nundik zatoz
neregana?
ZARA (maitetsu):
Entzun, Tota, aditu nere
albistea,
kendu zait orain barrengo
naigabea.
TOTA:
Esan, esan!
ZARA:
Neketan igaro arren
gau luzea
beronek zekar ondoren
goiz obea.
Jaunari ezker Mutilleder
ongillea
sendatu da t'otoi dagit
egindea.
Bere erru zan nik ain gogor
ekitea;
ez naiz, Tota, ez naiz gizon
iltzallea.
TOTA (limurki):
Biotz on leyal ori
ezin diteke
legautsari batena
izan beñere.
Ziñisten det, ziñisten,...
bakoitzak bere
ixpillua begitan...
O, Tota, zure
itz eder oiek pozaz
ipiñi naute!
Zu zera nere
gau illuneko izarra,
ta ni zu gabe
negarrez bizi baño...
TOTA (zer gerta zaion ezdakila):
Ai, Zara! Egundaño
zuri entzun arte
ez naiz orla zorion
ta kezkaz bete.
Biotzak alaz guziz
nayago luke
bertan amoriyozko
loreaz erne:
ixildu bear baña...
ezin det gorde.
ZARA (eztiro):
Arbolak bere ostoa
iñolaz ere
aizerik ez dagola
mugi elezake;
ala gu biyok, Tota,
zori ortan gaude
zeruetako ipar
gozoen mende.
Uso maitagarriya!
erruki zaite,
egin zazu biotz au
zurean jabe.
Atoz!, nere besotan... (arenganduaz)
TOTA (iges egin nayaz bezela):
Zara, Zara! Ene!
Zer gerta zait? Zoazkit;
ez, ez... zaude...! (Zara-gan biurtuaz)
atsegin denak betoz
gure bitarte!
ROMANTZA
ZARA:
Iturri leun garbi ontan
O, kutun zoragorriya!
anima gaxo eritu batek
ase du bere egarriya.
Orain, Tota, zure alboan
bizitz eder pozgarriya
igaroko det gordeaz
bi biotz oien kabiya,
Untzak maita dun bezela
arkaizti onen gerriya
maiteko zaitut emanaz
doatsutasun guziya,
Mirabe aingerutiya,
erregiñ goitik jetxiya,
gaurtandikan izango da
untz eta lorez jantziya,
zure jarkoi, Mendikute,
koroi berriz, eguzkiya!
TOTA:
Itz bakoitzean zuk ainbat
argitasun dariyona
kupi det ain kupigarri
arrats osuan egona.
Entzunik orren eztiro
zure biotzak diyona
ez nuke esango zeranik
lurbir'ontako gizona.
Artu dezazu, artu Zara,
nere kolkuan dagona,
maite zaitudan ezkero
bat egin zagun biyona
emanaz elkarri
zorion ugari,
illargi bete-beteaz
eman genezakiona.
BIYAK ELKARRI:
Gure kate biguna
Jaunak emen beau
azkatu eta berriz
zeru zabalean
are bigunkiago
lotu bitartean
limurtasun gozoaz
maitatu gaitean.
O, biotz on ederra!
Goi-argien arreba!
zu gabe lurrean
enitzake biziko
denbora luzean.
Nere amets urdiña!
Nere poz t'atsegiña!
beti aldamenean
bizi gaitezen biyok
mendi magalean,
Erniyoko pagadi
gereitsuenean.
Arki gaitean beti
beti aldamenean!
Laugarren irudia
Lengoak eta Goiti
GOITI:
Irrintz alayak, irrintz alayak
tontorrik-tontor!
Garait-otsa da mendi gañetan!
Lelo badator!
Onen bidera banoa, Tota,
albezin pizkor,
zartu naiz bañan ez dira nere
indar guzik sor.
Lur ontan Lelo gure zaindari,
t'an goyan, Aitor! (joaten da Izar utzita)
TOTA (Irudiak berak erakusten duan bezela):
Errukarri naiz!
ZARA:
Basora goazen!
TOTA:
Lelo gaxua, Lelo maitia!
ZARA:
Tota, ez itxogiñ;
irten gaitean emendik azkar,
atoz nerekin!
Bosgarren irudia
Azaltzen da Lelo
TOTA:
Lelo, nere Lelo!
(Bitarte ontan erasotzen dio Zara-k Lelo-ri ta iltzen du).
ZARA (larriro):
Tota, Tota; aldegin zagun!
(Joaten dira biyak aurreko zapiya jeisten ari dan batean).
LAUGARREN EGINTZA
Bigarren egintzako iruditegi bera.
ERESIA
DENAK (barrendik):
Illoztu zaigu Lelo,
ill buruzaria,
Lelo-n galdezka dago
bere sorterria!;
ura gabe zurtz emen
arkirik guzia
erreka zakon eta
mendi-goi tentia
negartzen ari dira
Lelo-n ilberria.
Arindu iguzu bada,
jaun oz-tar aundia!,
penaz eztali gaitun,
odoi beltz nagia!
Gugaz kupitu zeran
adierazia
eman, eman pizturik
zeruko uztargia.
Bidaldu iguzu andik
Lelo-n par-irria!
ERABAKIZALEEN BATZ'ALDIA
(Eresia abestu ondoren azalduko dira Sudun ta Txondar beren gudari ta erriko aitonen aurretik. Azken, Tota ta Zara. Oiek, bakoiza bere aldean jarririk egongo dira Sudun-en aurrez beste guziez inguratuak).
SUDUN (aserre. Tota ta Zara-ri):
Ezin ziñeztu leiken eginde
lotsagarri batez orain
bizitz illunen goibeltasuna
eralkitu da zuen gain.
Lelo-rengan, O! zer burutasun
euki dezute zuek ain
erru gaiztoaz ari emateko
zorigaitza laguntz ordain?
Biotz gabeak!, loikeri orrek
euskeraz izenik ez du
ta nik ez dakit zenbateraño
zuenak madarikatu;
ez neike bada beñere Lelo-n
erailleagaz kupitu.
TXONDAR:
Ongi diyozu; gaur zeran baño
obetogo ezin jardun,
eskergabeak elezateke
eripena baizik entzun.
Alaz guziyaz, il zan maite ark,
gogoratu zaite, Sudun!
azken orduan oieri nola
barkatzeko esan zigun.
Aren esana begiramenaz,
oroiturik egin zagun.
SUDUN:
Ezagun dezu Lelo-ren
alde jator bat zerala,
badirurite itz oiek
zerutik jetxi dirala;
egoki datoz, O, Txondar,
biotz aundi ta leyala!,
bañan agintz ortarako
nik ere nai arren ala,
eskubiderik ez du iñork
gure batz onek ezpada,
t'orain bere iritzia
emango du bereala.
(aiton billera-ri)
Barkatzen aldiezute
ergal oieri bizia?
AITON DENAK:
Egin bedi, egin bedi
Lelo-ren borondatia!
SUDUN (Zara ta Tota-ri):
Legez ta bidez pistien jankai
izan bear zendutenak
entzun dezue zer ta zergatik
ezetz dion zar-billerak.
Bizirik uzten zaituegu ta
bizitz illun orrek berak
zuenganatu bitza gaurtandik
eripen-ordu latzenak.
Lur garbi onek eztu gorde nai,
ez du nai estali ezur likitsik,
eta oraintxe bertan gure mugetatik
urrun bazoazteke, doakabeak!
t'ill arteraño gau t'egun
gorrotoaren eraunsi beltza
izan bedi zuen lagun.
ZARA (gogorki):
Zuen odol zale ta
izango naiz arrotz;
laister entzungo da emen
nere zantsoen ots
errakoya!
SUDUN:
Zoazte!
ZARA (Tota-ri):
Atoz!
TOTA (errukarri):
Doakabe naiz!
Otoi, otoi!
(Joaten dira biyak. Tota-k ille mordoa erdi banatua eukiko du).
SUDUN:
Aitormendiko pagadi zarra:
zure lurpean Lelo-ri
atseden on bat eman zayozu,
atseden bere soñari!
Goazen basora; oroitz loreaz
ernetu bei Aitormendi!
(Goititz oiek abestu bear dira «Azken-Abestia»-n aurretik, eskutatzen dijoazen bitartean).
AZKEN-ABESTIA
GUZIAK (barrendik)
Lelo, Lelo, il Lelo
Zara-k il Leloa;
Zara-kin Tota, biyak
elkartze gaiztoa.
Igeska dabiltz, etsai
dute lur osoa,
etsai, etsai sortitza,
aserre Jainkoa.
Berengan mendiz-mendi
Lelo-ren gogoa
aiez madarikatzen
oyarka dijoa.
O, Lelo, euzkotarren
esnale beroa!
zu gabe illun ta mutu
aizpeko basoa.
Lelo, Lelo, il Lelo,
Zara-k il Leloa;
Goyen Lelo-k iraupen
beti-betikoa!
(Abesti au amaitu baño lentxeago sortzen da oztadar edo uztargia).
AZKEN-ZATIYA
(Azken-Abesti ondoren jasorik lengo zapiya, iruditegiak aurkeztatzen du erreka zakon illun bat, bere aitz aundien tartetik uramildea balijoaken antzera. Gainkaldean egurrezko zubi zar bat. Urrutira mendi basatiak).
ZARA (aitz gañetik zubira dijoan bidean):
Etsai daruzkat zeru ta lurra,
indarrak labur, biotza larri,
gogua lauso, betillun;
lengo sorgiñen otsa berriro
erruz darabil gau t'egun.
Birau t'algaraz eriotz-ardall
izugarriya besterik
ergai latz ontan ezdatorkigu,
ezdatorkigu iñundik.
Ekaitz orroa,
sortze gaiztoa,
itzuli zaite nigandik!
(Zubi-gañetik ur-bitzari begira)
Begira nagon iturburuko
lats arro t'amilkaria!:
esku nereak zure aparretan
garbitutzeko zoria
emanik orain, kendu zaidazu
odolezko orban guzia!
(Ergai ontan ekaitza sortzen dan batez izaten du Zara-k agertzirudi galgarria, t'eskutatzen da larriro, esanaz):
Basojaun, Basojaun!
TOTA (barrendik):
Bizitz ontatik nere
anima gaxoa
Jauna, zure bitartez
Lelo-gan bijoa!
SORGIÑAK (barrendik):
Uju, ju, ju,
ja, ja, ja, ja!
Lelo, Lelo, il Lelo,
Zara-k il Leloa!
TOTA (Aitzpetik azalduaz. Soñekua erdi urratuba t'ille mordoa zintzilik txoro baten eraz).
Nora nua? Bañan gaur...
(Ikusiko balu bezela)
zer naiz? Zara, Zara!
sortze gaiztozko nere
galgarri zerana,
zoaz aldamenetik,
zoazkit!, itzuli!...
Zer nabil ta nun nago,
zer istillu larri
goibeltasun aroaz
datorkit, ai, neri?
Lelo-k ere an goitik
oztots izugarri
batez bere aserrean
madarikatu ni.
Lelo, Lelo illotzik, (belauniko)
ni berriz ain bakar;
Arren! kupitu zaite,
itxaron bat eman;
entzun anima gaso
t'aul baten deadar
errukarria! Lelo,...
zorionik ez daukat
il ziñan ezkero!
Otoi Lelo maitia,
otoi, Lelo,... Lelo,... Lelo!
(Azkenengo itz-neurtua esaten ari danean zutik jarri nai luke, bañan erortzen da luze-luze aitz gañera estal-zapiya jeisten ari dan bitartean; entzungo da berriro ekaitza sorgiñ-otsakin batez).